Time  6 hours 9 minutes

Coordinates 1182

Uploaded August 28, 2019

Recorded August 2019

-
-
2,698 f
423 f
0
2.3
4.7
9.37 mi

Viewed 49 times, downloaded 2 times

near Arditurri, País Vasco (España)

Aritxulegiko tunelaren gainetik abiatzen da ibilbide hau. San Anton aldeko igoeran dagoen jatetxera heltzen gara eta handik urtegira, Endara edo San Antongora. Urtegiaren biran goaz aurrera errepidetik eta aurrerago San Antongo baseliza ikusiko dugu ur ertzean. Ia ermitaren paretik, apur bat aurrerago, gora hartzen du GR 11 bideak eta handik goiko pistara aterako gara, Kopako Harrira igotzeko bidegurutzera. Aurrera jarraituko dugu pistatik barrena eta bidean behera sartuta, eskuinera hartuko dugu, garai batean pinadia izan zenetik, igoera librean hesiraino eta handik eskubira, gurdibidetik, goiko zelairaino. Zelaia zeharkatu eta goiko aldean gaude, aurrera ekiteko hesia; eroritako zatitik pasa gara. Hala ere, nahiko sasi dago basoan, baina berehala ikusten da bidezidorra eta handik jarraituko dugu gorantza doan Agiñako gaineraino. Tarte batean bidea desagertzen da eta gerrirainoko iratze artean jarraituko dugu su-hesiraino. Bertatik bidea dago eta Agiñako kaskoa bistan.
Handik behera Agiñako mendatea. Pistaren gain aldetik jarraituko dugu Aita Donostiaren omenez eraikitako aldarea eta Oteizaren hilerria mairubaratzaren inguruan. Behera jaitsiko gara, Domiko aldera. Urtegira jaitsi aurretik bide ertzean dagoen iturrian bete ditugu kantinplorak, eguraldi errea baitago eta erdi hutsik dagoen urtegira abiatu gara. Presa betetzen duen erreketako bat pasa eta Bianditzeko biderantza abiatu gara. Ez da igoera gogorra, baina dagoen beroarekin ez da broma. Eskerrak basotik goazela!
Bidera heldu ostean, ur tragoa egin, atsegin pixka bat hartu eta Bianditzeko tontorretik pasa ondoren, Aritxulegirantza joan gara. Astun egiten dira azkenengo pausoak, baina heldu gara Arritxulora, autoa utzitako lekura.
Summit

Agiñako gaina

Mountain pass

Agiña mendatea

Waypoint

Aita Donostiari omenaldia

Waypoint

Auzoberriko Bidea

Ola Berritik igo eta pistara ateratzen gara goian. Kopako Harrira ere hortik hartzen da.
Waypoint

Bianditz

Waypoint

Bianditzeko bidea

Lake

Domiko urtegia

Waypoint

Eskubira

fountain

Iturria

Sacred architecture

San Anton baseliza

Lake

San Anton/Endara urtegia

Comments

    You can or this trail