Coordinates 573

Uploaded January 6, 2019

-
-
2,835 f
1,106 f
0
1.9
3.7
7.5 mi

Viewed 39 times, downloaded 2 times

near Madina, País Vasco (España)

(2018-12-30)
Goiz pasako mendi ibilaldia urte amaieran. 3 ordu eta erdiko ibilbidea.

Araotzeko aparkalekuan abiatzen da eta Aitzulo aldeko hegaletik igotzen da Aitzgain aldera bideska aldapatsu batean gora leporaino, hemen zelaian zehar Orkatzategiko tontorrera iristen gara, eguneko puntu garaiena (869m).
Ondoren Arbeko hiru tontorrak, Ametzueta-Iruaitz-Arbe bata bestearen ondoren, ez dute zailtasun askorik, desnibel gutxiko igoeratxoak dituzte hiruak.

Behin tontorrak egindakoan itzulerako bidea hartzen da, lehenik Aitzgaineko urtegira eta hortik Urrexola alderako bideska hartzen dugu beheko baserrietara iritsi arte, "Barrenetxe Haundi" baserrira iritsitakoan, indarretxeko ubidearekin batera Araotzera doan bideska jarraitzen dugu, ez du zailtasunik.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Parking

Araotz, aparkalekua, hasiera puntua

Araotzeko koben ondoan dagoen aparkaleku zabala. Txangoaren hasiera puntua.
Intersection

Bidegurutzea

Urrexolara doan eta Orkatzategi aldera igotzen den bideen arteko bidegurutzea.
Cave

Haitzuloko pasabidea

Orkatzategi hegaleko erlaitzean dagoen haitzulo barneko pasabidea, ez du zailtasunik igarotzeko eta polita da bitxikeria bezala.
Waypoint

Orkatzategi (869m)

Txango honetako puntu garaiena. Mendi ezaguna eta preziatua.
Archaeological site

Urtaopotolueta I trikuharria

Orkatzategi estazio megalitikoko trikuharri esangurutsua
Summit

Ametzueta (807m)

Orkatzategi ondoan dagoen mendia. Ikusgarria Urkuluko urtegiaren aldetik duen amildegiagatik.
Summit

Iruaitz (755m)

Erlaitzeko beste tontor bat, amildegi izugarria du mendebalderantz.
Summit

Arbe (731m)

Archaeological site

Linatza tumuloa

Archaeological site

Aitzgain II trikuharria

Estazio megalitikoko monumentu askoren arteko beste trikuharri bat.
panorama

Urrexolako baserriak

Waypoint

Ubidea

Araotzeko indarretxeko ubidea
Parking

Araotz, aparkalekua, amaiera puntua

Comments

    You can or this trail