Coordinates 462

Uploaded August 1, 2019

-
-
4,912 f
2,450 f
0
2.2
4.4
8.71 mi

Viewed 3 times, downloaded 1 times

near Arantzazu, País Vasco (España)

(2019-07-31) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3 ordu eta erdiko iraupena.

Ibilaldia Arantzazun abiatzen da, Sindika gainean dagoen aparkaleku txikian autoa utzita.
Urbiara arteko bidea ohiko sendari jarraituz egingo dugu, Iturrigorri bidegurutzeko langa pasatu, Erroitiko iturrira igo eta hemendik Elorrolako Lepora arteko sendari jarraituz.

Behin Urbiako gainean, kilometro lau bat egingo dugu Baseliza eta Fondaren ondotik igaroz eta Urbia errekara iritsitakoan hau zeharkatu eta Aizkorritxo aldetik behera datorren errekastoari jarraituko diogu gorantz. Beheko aldea pasa ondoren Meharreko Pasabidera daraman sendarekin bat egingo dugu eta Lekunberri ondora arte jarraituko diogu.

Hona iritsita Arbelaitz (1506) handia aurrez-aurre ikusiko dugu Lugaitzeko Lepoa belarditsua eta maldatsua ondoan duela. Igoerari ekingo diogu, hasieran zelaian gora eta ondoren azken zatia harkaiztegian barrena egingo dugu. Ez du zailtasun edo arriskurik, aldapa bera salbu.

Tontorra zapaldu, argazki batzuk egin eta itzulia emango dugu. Honetarako bidea Aizkorritxo-Artzanburu senda jarraituz egingo dugu, esan behar da bi puntu hauetako bakoitzean aintzinako (Neolitiko-Brontze aroko) trikuharri handi bana daudela, merezi du ikusteak. Bidea bestalde oso erosoa da, lau-laua eta belardian gozatzeko bezalakoa, uda sasoian gainera abere talde ugari, ardiak eta behorrak gehienbat ikusteko aukera ere izango dugu.

Itzuleraren bigarren zatia Artzanburu eta Arantzazu artekoa da, hau Malla eta Duruko saroien ondotik egingo dugu, sendari jarraituz.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Comments

    You can or this trail