Time  3 hours 8 minutes

Coordinates 744

Uploaded March 3, 2019

Recorded February 2019

-
-
59 f
0 f
0
1.7
3.4
6.85 mi

Viewed 98 times, downloaded 4 times

near La Hargouette, Nouvelle-Aquitaine (France)

Adur ibaiaren bokaletik hasita, Angleteko hondartza guztiak zeharkatzen dituen pasalekua aurkeztuko dizuet sarrera honetan. Inolako desnibelik gabeko txango erraza, eta urtaroaren arabera, bainatzeko beta eskainiko duena. Neguan egitea ere gomendagarria izaten da, bereziki jende gutxiago topatuko duzuelako bai aparkalekuan baita ibilbidean zehar.

Kostaldeko ibilbide guzti hauek bezala, Atlantikwalleko bunker mota ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Gaurkoan bereziagoa izan daitekeen horietariko bat ere, San Martineko labarreko hormetan eskegita dagoen "Kavern" izenekoa.



Ibilbidea.



Angleteko La Barre edo Adur ibaiaren bokaleraino errepidez iristerik dago. Bertan aparkaleku handiak topatuko ditugu, batzuk eraikin batzuetara iritsi aurretik eta txikiago bat eraikinaren aldamenean. Bertan izango dugu ibilbide honen hasiera.











Hondartzak aldera gerturatu eta bertan topatuko dugu pasalekua. Gaurkoan Adurreko bokaletik hastea erabaki dut beraz eskuin aldera bideratuko naiz kai-muturrera iristeko.

Hondartzatik eta arearenn gainetik apur bat ibiltzea ongi iruditu zaidanez, bertatik iritsiko naiz kai-muturrera.







 Kai-mutur honen bukaeran eraikin txikitxo honetan itsaz argi bat dute Adurren barneratzeko.







 Adur ibaia



 Adurreko bokaleko bertze ertzeko kai-muturra



 La Barre hondartza inguratzen duen bertze kai-muturra. Ondoren bisitatuko dudana.



Berriz ere hondartzara jaitsi eta aldameneko kai-muturrera gerturatuko naiz.



































 Aurrekoa baino itsaz barnerago dagoenez, kontuz ibili beharra dago olatuekin eta mare gorarekin.



















 Bi kai-muturren artako pasalekuan, bunker batzuk ikusgai dira ere. Atlantikoko hesiaren inguruko informazio gehiago irakurgai Abadieko Gazteluko sarreran. Atlantiko harresia edo Atlantikwall 4000 kilometro ingurutan alemandarrek eraikitako denfentsa gunea da. Horren adibide argi eta bereziak ditugu bertan eta Iparraldeko kostaldean.























Kai-muturretik irten eta pasalekura zuzenduko naiz. Hondartzatik gora egiteko eskailera batzuk dira. Aukeran da ibilbide gehiena hondartza harea edo hondarretik egitea, baina askoz nekagarriagoa izango da, zalantzarik gabe.

















 Behatoki bat izango dugu hondartzaren gainean.







GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/03/angleteko-hondartzak.html
panorama

Malekoi 01

Adur ibaiaren bokalean, ertze honetako kai-muturra. Bertatik bokala eta Adur ibaik egiten dituen azken metroak, itsasoarekin bat egin arte, ikusgai ditugu.
panorama

Malekoi 02

Bisitatuko dugun bigarren malekoia.
panorama

Malekoi 03

Gaurko hirugarren malekoia bokaletik hasita. Aurrekoak baina luzeagoa eta beraz itsasoren indarren eragin handiagoa duena. Tentuz mareekin eta olatuekin noski.
Waypoint

BEHATOKI 1

Pasealekuan zehar zenbait behatoki topatuko ditugu.
Waypoint

BEHATOKI 2

Bertze behatoki bat. Hau bunkerren gainean eraikita dago.
Waypoint

Bunkerrak Kaverne

Bunker Berezia da Labarretan industurikoa. Errusiar kainoi ospetsuak biltzen zituen.
Beach

Marinelle Hondartza

Bertze hondartza bat. Kasu honetan Corsaire eta Marinelle hondartzak elkartzen diren gunea.
Waypoint

ESKAILERAK

Hondartazako pasealekura igotzeko topatuko ditugun eskailerak
Parking

Hasiera Anglet hondartzak

Angleteko hondartzetara toki askotatik sartzerik dago, baian ibilbidearen hasierarako La Barré edo Adur bokalaren aldamenean dagoen eraikinak hautatu ditut-
Beach

Hondartza Madregue

Angleteko bertze hondartza bat. Pasealekutik eskailerak ditu itsasora jaisteko.
Beach

Hondartza Du Vvf

San Martin lurmuturreko labarretan amaitzen den azkeneko hondartza
Information

I ANGLET

Informazio bulegoa hondartza eta pasealekuaren aldamenean da.
Beach

MADRAGUE HONDARTZA

Bertze hondartza bat
Beach

PETITE CHAMBRE DAMOUR Hondartza

Azken hondartza hauxe dugu
Beach

SABLES DOR Hondartza

Bertze hondartza
Waypoint

SECours 2

Sorosleen egoitza. Hondartzaren pasalekuan berean dagoena.
Waypoint

SECOURS 1

Hondartza gehienetan secours guneak edo sorosleentzako eraikinak ditugu. Hauetan dutxak, komunak eta ura izaten ohi da.

Comments

    You can or this trail