Coordinates 1619

Uploaded December 25, 2014

Recorded December 2014

-
-
4,443 f
808 f
0
2.8
5.5
11.02 mi

Viewed 1746 times, downloaded 33 times

near Altunegia, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: S. Martin-Larrondo-Zabalegi-Artubi-Uakorri-Elizkaitz-Beoin-Urgoiti-Urkute-Kobagaine-Arbelo-Labeongo punta-Pardeluts-Arritzaga-S. Martin.

Mendikate guztietan badaude tontor eta paraje batzuk besteak baino ezagunagoak direla, gehiago bisitatuak izaten direnak.

Ibilbide hontako proposamenean Amezketatik Aralar Parke Naturaleko mendi kasko eta bazter bakartiak ikuskatzeko aukera izango degu. Leku horiek ohiko bideetatik kanpora eta halaber nahiko gertu gelditzen dira.

Amezketako San Martin aisialekutik 400 bat metro gorago dagoen Dantxariensaletxea baserria da abiapuntua. Larrondo aldera dijoan GR20 bidetik hasiera emango diogu, porlanezko bidetik gorantz. Gero, ondo balizatutako bidegurutze batean basoan sartuko gera Larrondora joateko. Larrondoko goiko partean bidegurutze bat dago: ezkerrera GR20 aren bidea Urdille lepotik Nafarroako Azkarate herrira doana eta eskubira Igaratzara doan GR121 bidea. Azkeneko hau jarraituko tarte txiki batean Zabalegiko ipar mendebaleko isurialde aldapa gogorraren igoerari hasiera eman arte. Zabalegitik ekialdetik jetsi, leize batearen ondotik pasa eta Artubira igoko gera. Artubitik behera Nafarroko mugarekin topo egingo degu Astunaldeko lepoan, Araitz baliara eta Arritzaga lotzen duen bidea pasatzen da bertatik. Uakorriko ipar isurialdetik hasiko gera igoera aldapatsua alanbre hesi batearen ondotik: Azkaratetik datorren Nafarroako Biraren bidea da, Uakorri eta Elizkaitzetik pasatzen dena. Oako lepoan balizatutako bidea utzi eta Beoin mendi tontorrari igoko gera alanbre hesiaren ondotik jarraituz. Artubitik Beoineraino zeharkaldi hontan mendi amildegien hertzatik gertu ibiliko gera, Malloen gainetik eta Araitz baliarako ikusleku aparta izanik. Zabalegiko igoera kenduta Beoin arte egindako bidea aski ezaguna da. Aurrerantzean bide nabarmenik gabeko parajeetan sartuko gera non tontor arrokatsuak eta mendi larreak nahasturik daude. Beoindik mendebalerantz jetsiko gera Egurtegi tontorra parez pare degularik. Egurtegitik jetsi ondoren Urkute (Urgoiti) izango degu hurrengo parada bere ipar isurialde erdialdean dagoen leizetik pasatuz. Hegoaldeko maldatik behera jarraituta Kobagaine izena duen bi puntako mendira urbilduko gera. Bistan izango degu ipar isualdean mendiari izena ematen dion kobazuloa. Bere ondotik pasatuko gera gorako desnibel handiko aldapa gaindituz. Bi kaskoen arteko lepora zuzenduko dugu bidea eta ondoren Kobagaineko gailurrera iritsiko gera. Kobagainetik Arbelora bitartean gorabera haundirik gabeko zehakaldi oso polita dago. Bista ederrak ikus ditzake bide osoan zehar bainan Arbelok Aralarko panoramika zoragarriak eskeintzen ditu bereziki edozein norabidera begiratuta: malloetako mendiak (Intzeko Dorrea, Aldaon...),Igaratza, Aralarko S. Miguel, Beriain, Putxerri, GR121ren gainetik dauden mendiak (Ganbo, Pardarri..), pasatu ditugun mendi gehienak eta abar haundi bat. Arbelotik ibilbidearen itzulerari ekingo diogu. Kaxkotik jeitsi eta ezkerreko mendilerrotik segituz Labeongo puntara arrimatuko gera tontor harritsu txiki batzuetatik igaroz. Labeongo puntatik Pardelutsera zuzenean aldapan behera joango gera. Pardelutsen GR121rekin bat egingo degu eta sakanean behera jarraituko degu. Arritzagako txabolak eta iturria igaro ondoren balizatutako bidegurutze batean ezkerretik GRa utziko degu, Buruntzuzinetik pasa eta Larrondora doana. PR-Gi-2006 Arritzagako errekarren ondotik Amezketara doan bidea segitu eta Arritzagan izandako mehatzeen egiturak ikuskatzeko aukera izango degu. Haurrerago sakana iztutu eta erreka sakondu egiten dira urjauzi dotore bat besteren atzetik eginez (urak harkaitzean egindako higadurak marmita erraldoien itxura hartu bai dute). Anduitzeko parajera iritsiko gera bere arkaitz monolitikoaren azpian pasatzen bait da bidea. Anduitzeko mendi labarrak, garai batean eskalatzaileen parada zirenak, gaur egun babes berezia dute. Eskalada debekaturik dago. Bertan hainbat hegazti rupikola bizi direlako, sai arreak(putreak), sai zuriak(alimotxeak) eta belatz handiak (Falco peregrinus). Hegazti zaleentzako derrigorrezko parada izan daitekeena. Pixka bat beherago ondo balizatutako bidegurutze batean eskubitik PR-Gi-2005, San Martinera itzuliko gera.

Ibilbide honen perfila nahiko gogorra suerta daiteke, gorabera asko eta malda nahiko pikokoak daudelako. Ala ere, eguraldi kondizio normaleetan, zailtasun berezirik gabeko bideak dira, ibiltzeko errazak. Txango hau negu aldean gauzatu ezkero bakardadea eta ixiltasuna izango ditugu nagusi. Udara aldean berriz artalde eta beste abereen konpainia izango degu bazter guztietan banaturik.

PD: Nahi izan ezkero San Martingo tabernan otordu koxkorra egiteko aukera badago. Aparkalekua eta abiapuntua ere izan daiteke.
Waypoint

Altun Goena baserria

Pr Gi-2005
Birding spot

Anduitzeko harriak

Pr-Gi_2006
Summit

Arbelo

Parque Natural de Aralar
River

Arritzaga erreka

Arroyo de Arritzaga
River

Arritzaga erreka 1-Urjauziak

Cascadas de Arritzaga
fountain

Arritzagako iturria

Fuente en el Parque Natural de Aralar
Mine

Arritzagako mehatzak

Minas abandonadas de Arritzaga en el Parque Natural de Aralar
Shelter

Arritzagako mendi aterpea

Refugio de montaña sin literas
Waypoint

Arritzagako txabolak

Parque Natural de Aralar
Summit

Artubi

1260 m altura
Mountain pass

Astunalde lepoa

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Ataka

Paso en alambrada
Summit

Beoin

Beoin
Intersection

Bidegurutzea1

Parque Natural de Aralar
Intersection

Bidegurutzea2

Cruce en Larrondo-Parque Natural de Aralar
Parking

Dantzarien saletxea

Caserío Dantzariensaletxea
Summit

Egurtegi

Egurtegi
Summit

Elizkaitz

1210 m altura
fountain

Iturria 1

Pr-Gi_2006
fountain

Iturria 2

Arritzaga Erreka
Summit

Kobagaine

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Kobazuloa

Cueva a media ladera en Kobagaine
Summit

Labeongo Punta

Labeongo Punta
Waypoint

Larrondo

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Leize 1

Sima en el collado entre Zabalegi y Artubi
Mountain pass

Oako Lepoa

Parque Natural de Aralar
fountain

Pardeluts Iturria eta aska (GR121)

Fuente y abrevadero de Pardeluts en el Parque Natural de Aralar
Waypoint

Leizea

Sima en la ladera norte de Urkute
Summit

Uakorri

Parque Natural de Aralar
Summit

Urkute

Urkute
Summit

Zabalegi

Zabalegi
Bridge

Zubia

Puente

Comments

    You can or this trail