Time  2 hours 58 minutes

Coordinates 2325

Uploaded March 13, 2019

Recorded March 2019

-
-
2,832 f
907 f
0
1.8
3.7
7.38 mi

Viewed 71 times, downloaded 7 times

near Zegama, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Zegama-Olaran-Olanaldea-Amezti-Aldabide-Aztio-Trikamuñoeta- Zarra gañe-Zegama.

Zegamako mendiei buruz hitz egiten hasten geranean berehala Aizkorri izena etortzen zaigu ahora. Mendigune ospetsu horren harkaitz malkartsu eta ikusgarriak, mendebaldetik ixten dute Zegamako eremuak non Santadriko kobazuloan hasita Artzanbururaino luzatzen dira herri mugak. Aizkorpeko herri hau berriz mendiz inguraturik dago, horren ezagunak ez direnak.

Ibilbide hontan igarotzen diren bezelakoak esate baterako. Zegamaren ekialderuntz garaitzen dira mendi apal hauek. Otsaurtetik datorren Altzania Mendiguneko adar batearen gailurrak dira, Unamendi (Aizleor) mendiraino luzatzen denarena, Oria eta Urtsuaran errekeen artean.

Amezti, Aztio eta Trikumuñoeta mendien artean bailara sakon bat dago, Olaran. Izen berbera duen Oria errekarren ibai-adar batek ematen dio izena. Aran txiki honi mendiz mendi bira ematea da txango honen helburua. Olarandik igo eta Zarra Gañetik jetsi.

Mendi hauek basoez estalita daude hain haundi batean. Garai batean bertako zuhaitz espeziek mendi hauetan nagusiak izan arren, haritzak, ameztiak, pagoak etabar, egun mota ezberdineko konifera sailak ikusten dira batez ere. Panoramika ederreko lekuetatik pasatzen da txango honi ukitu atsegingarriagoa emanez.

Orokorrean pista, bide eta senda garbiak aurkitu nituen. Tarte motz batzuk basotik zehar pasa nituen, Ameztiko jetsieran eta Aztioko pinudi itxi hortan bezela. Tartaloetxetatik aurrerantz ere, ehiz puestoen lerroa jarraituz, txabola batearen ingurura iristen da eta ondoren pinuditik behera zuzen egin nuen mendi bide nagusiraino. Halere ez nuen oztoporik bilatu, nahiko garbiak bait daude igarotako pinu sailak, landaretza gutxirekin.
Senda
490 m altura
Aldabide
Gi-4251 Olaran Auzoa
Mendi pista
Aldabide
Aizkorri
Trikumuñoeta
Urretaenea
Gi-4251 y Calle
570 m altura

Comments

    You can or this trail