Time  6 hours 2 minutes

Coordinates 1086

Uploaded January 22, 2017

Recorded January 2017

-
-
5,141 ft
3,071 ft
0
2.3
4.7
9.34 mi

Viewed 1091 times, downloaded 32 times

near Orreaga, Navarra (España)

Orreagatik aterata, Donejakue bidea hartu, eta basoan barna igo, oso modu erosoan eta ongi markatuan, Lepoederrerain. Handik, jaitsiera gozagarria egin daiteke gorakoan egin dugun bidean barna, pala luze eta zabala baita. Hori egiten badugu, berriz igo beharko dugu Lepoederrera. Handik eskunialdera egin Ortzanzurietara bidean. Igoera ez da zaila, eta jaitsieran arraun egin beharko dugu berriz Lepoederrera iristeko. Behin lepora bueltatuta, segi kordala, eta galbiderik gabe iritsiko gara Astobizkar mendiko tontorrera. Handik Lepoederrera bueltatu. Lepoederretik, Ibañetara doan bidea hartu, eta kilometro batera-edo, ezker aldean gelditzen den pala hartuko dugu. Pala hori oso gozagarria da, eta Arrañsoin izeneko latseraino eramanen gaitu. Azken zatia basoan barna eginen dugu. Gero, latsa jarraitu tarteka arraun eginez, baina baso zoragarrian barna Orreagaraino.
Summit

Astobizkar

Mountain pass

Lepoelder

Summit

Ortzanzurieta

21-ENE-17 13:19:55

1 comment

  • lezea Jan 22, 2017

    Jo. Oso martxa polita baña gogorra noski. Ori ez da zaharraterako jende. Argazkiak, ere dotore dira. Eguraldi a proposa Zorionak

You can or this trail